SONY

EULA TOP

AMAIERAKO ERABILTZAILEAREN LIZENTZIA KONTRATUA

EULA TOP

GARRANTZITSUA:

IRAKURRI ARRETAZ AMAIERAKO ERABILTZAILEAREN LIZENTZIA KONTRATU HAU (END USER LICENSE AGREEMENT - EULA) SOFTWAREA ERABILTZEN HASI AURRETIK. ERABILTZEN HASTEAN, EULAREN ARAUAK ETA BALDINTZAK ONARTUKO DITUZU. EULA HONEN ARAUAK ETA BALDINTZAK ONARTZEN EZ BADITUZU, EZINGO DUZU SOFTWAREA ERABILI.

EULA hau zure eta Sony Imaging Products & Solutions Inc. (“SONY”) enpresaren arteko legezko kontratu bat da. EULA honek SONYren eta/edo haren hirugarren lizentziadunen (SONYren filialak barne) eta horien filialen (denak batera, “HIRUGARREN HORNITZAILEAK”) softwarearekiko α Library dituzun eskubideak eta betebeharrak ezartzen ditu, baita SONYk emandako eguneratze/bertsio berri guztiak, softwareari buruzko dokumentazio inprimatu, online edo elektroniko guztia eta softwarearen funtzionamenduaren bidez sortutako datu-fitxategi guztiak ere (denak batera “SOFTWAREA”).

Aurretik aipatutakoari kalterik egin gabe, SOFTWAREAn sartutako software-programa guztiak, baldin eta amaierako erabiltzailearen lizentzia-kontratu bereizi bat badute (hor sartzen dira, mugarik gabe, GNU General Public License GNUren Lizentzia Publiko Orokorra, GNU Lesser General Public License GNUren Lizentzia Publiko Orokor murriztua eta GNU Library General Public License GNUren Liburutegietarako Lizentzia Publiko Orokorra), amaierako erabiltzailearen lizentzia-kontratu bereiz horren arabera arautuko dira EULA honen arau eta baldintzei jarraitu ordez, kasu bakoitzean dagokion amaierako erabiltzailearen lizentzia-kontratuak ezarritakoaren neurrian (“KANPO GELDITZEN DEN SOFTWAREA”).

SOFTWARE LIZENTZIA

SOFTWAREA lizentziapean ematen da, ez da saltzen. SOFTWAREA egile-eskubideen, nazioarteko itun eta jabetza intelektualari buruzko gainerako lege guztien arabera babestuta dago.

EGILE ESKUBIDEAK

SOFTWAREAren eskubide guztiak eta titulartasuna (SOFTWAREAn txertatutako irudi, argazki, animazio, bideo, audio, musika, testu eta applet guztiak barne, mugarik gabe) SONYrenak edo HIRUGARREN HORNITZAILEENak dira.

LIZENTZIA EMATEA

SONYk SOFTWAREA erabiltzeko lizentzia mugatu bat emango dizu zure gailu bateragarrirako (“GAILUA”) eta helburu pertsonalerako bakarrik erabili ahal izango duzu, ez merkataritza-helburuetarako. SONYk eta HIRUGARREN HORNITZAILEEK erreserbatuak dituzte EULA honek berariaz ematen ez dizkien SOFTWAREArekiko eskubide guztiak, titulartasun osoa eta interesak (jabetza intelektualeko eskubide guztiak barne, mugarik gabe).

ESKAKIZUNAK ETA MUGAK

Ezingo duzu SOFTWARErik osorik edo partzialki kopiatu, argitaratu, egokitu, birbanatu, iturburu-kodea deszifratzen saiatu, aldatu, atzeranzko ingeniaritzako lanak egin, deskonpilatu edo desmihiztatu, ez eta SOFTWAREtik eratorritako lanak sortu ere, eratorritako lan horiek SOFTWAREAk nahita ahalbidetzen ez baditu behintzat. Ezin izango dituzu SOFTWAREAren eskubide digitalen kudeaketa-funtzioak aldatu edo bestelakotu. Ezin izango duzu SOFTWAREAren funtziorik eta babesik eta SOFTWAREAri operatiboki lotutako mekanismorik saihestu, aldatu, ezeztatu edo ekidin. Ezin izango duzu SOFTWAREAren osagai indibidualik GAILU batean baino gehiagotan erabiltzeko bereizi, SONYk horretarako berariazko baimena ematen ez baditu behintzat. Ezin izango duzu SOFTWAREAren marka eta oharrik kendu, aldatu, gorde edo ezabatu. Ezin izango duzu SOFTWAREA partekatu, banatu, alokatu, errentan eman, azpilizentziatu, laga, besterendu edo saldu. SOFTWAREAk funtzionatzeko behar dituen SOFTWAREAz aparteko softwarea, sareko zerbitzuak eta gainerako produktuak eskaintzeari edo merkaturatzeari uzteko eskubidea izango dute hornitzaileek haien erabakiz (softwarearen hornitzaileak, zerbitzuaren hornitzaileak edo SONY). Ez SONYk, ez aipatutako hornitzaileek ez dute bermatzen, SOFTWAREAk, sareko zerbitzuek, edukiek eta gainerako produktuek erabilgarri egoten jarraituko dutela, edota etenik edo aldaketarik gabe funtzionatuko dutela.

SOFTWARE ESKLUITUA ETA KODE IREKIKO OSAGAIAK

Lehen emandako lizentzia mugatuari kalterik egin gabe, onartzen duzu SOFTWAREAk SOFTWARE ESKLUITUA izan ahalko duela. SOFTWARE ESKLUITU jakin batzuk kode irekiko software-lizentziapean (“Kode irekiko osagaiak”) egon daitezke; hau da, Kode Irekiaren Ekimenak kode irekiko lizentziatzat onartutako software-lizentzien edo antzeko lizentzien pean. Hor sartzen da, mugarik gabe, baimendutako softwarea dagokion lizentziaren pean banatzeko baldintza gisa, banatzaileari softwarea iturburu-kodearen formatuan eskaintzea ezartzen duten lizentzia oro. Hedatze hori nahitaezkoa denean, www.sony.com/linux webgunera edo SONYk KODE IREKIKO OSAGAIAK kontsultatzeko ezartzen duen beste edozein webgunetara jo behar da. SOFTWAREAn txertatuta egongo dira une oro, baita erabilerarako arauak eta baldintzak ere. Arau eta baldintza horiek edozein unetan aldatu ahal izango ditu dagokion hirugarren alderdiak, eta horrek ez dio zurekiko erantzukizunik harraraziko. SOFTWARE ESKLUITUA arautzen duten lizentzietan ezarritakoaren neurrian, lizentzia horietako arauak eta baldintzak aplikatuko dira eta ez EULA honetakoak. SOFTWARE ESKLUITUAri aplikagarri zaizkion lizentzietako arauek eta baldintzek EULA honetan SOFTWARE ESKLUITUAri buruz ezarritako edozein murrizpen debekatzen badute, murriztapen horiek ez zaizkio SOFTWARE ESKLUITUAri aplikatuko. Kode Irekiko Osagaiei aplikagarri zaizkien lizentzietako arauek eta baldintzek SONYri SOFTWAREAren iturburu-kodea eskatzen badiote, eskaintza EULA hau betez egin beharko da.

SOFTWAREA EGILE ESKUBIDEEN BIDEZ BABESTUTAKO MATERIALEKIN ERABILTZEA

Baliteke SOFTWAREAk aukera ematea zuk eta/edo beste batek sortutako edukia ikusteko, gordetzeko, prozesatzeko eta/edo erabiltzeko. Eduki hori egile-eskubideen eta jabetza intelektualaren arloko legeen eta/edo akordioen bidez babestuta egon daiteke. Zuk edukiari aplikagarri zaizkion legeak eta akordioak betez bakarrik erabili ahal izango duzu SOFTWAREA. Onartzen duzu SONYk neurriak hartu ahal izango dituela SOFTWAREAk gordetako, prozesatutako edo erabilitako egile-eskubideak babesteko. Neurri horietan sartuko dira, besteak beste eta mugarik gabe, SOFTWAREAren ezaugarri jakinen bidez segurtasun- eta berrezartze-kopiak egiteko maiztasuna zehaztea, datuak berrezartzen uzteko zuk egindako eskaerari ezetz esatea eta EULA hau indargabetzea baldin eta zuk SOFTWAREA bidegabe erabiltzen baduzu.

EDUKIEN ZERBITZUAK

BALITEKE SOFTWAREA ERABILGARRI DAGOEN EDUKIAREKIN, EDUKIEN ZERBITZU BATEN EDO BATZUEN (“EDUKIEN ZERBITZUAK”) BIDEZ ERABILTZEKO DISEINATUTA EGOTEA. ZERBITZUA ETA DAGOKION EDUKIA ERABILTZEA EDUKIEN ZERBITZU HORREN ARAU ETA BALDINTZEN MENDE EGONGO DA. ARAU ETA BALDINTZA HORIEK ONARTZEN EZ BADITUZU, SOFTWAREAREN ERABILERA MUGATUTA IZANGO DUZU. Onartzen duzu SOFTWAREAren bidez erabilgarri dauden eduki eta zerbitzu jakin batzuk SONYren kontrolpetik kanpoko hirugarren batzuek eskaini ahal izango dituztela. EDUKIEN ZERBITZUAK ERABILTZEKO INTERNETERAKO KONEXIOA IZAN BEHAR DA. EDUKIEN ZERBITZUA ESKAINTZEARI EDOZEIN UNETAN UTZI AHAL IZANGO ZAIO.

INTERNETERAKO KONEXIOA ETA HIRUGARRENEN ZERBITZUAK

Onartzen duzu SOFTWAREAren zerbitzu jakin batzuk jasotzeko, Internetera konektatzea beharrezkoa izan daitekeela eta zu izango zaren konexio horren erantzule bakarra. Era berean, zuk ordaindu beharko dizkiezu hirugarrenei Internetera konektatzeari lotutako tarifak, Internet hornitzaileen tarifak eta erabilera-denborari lotutakoak barne, mugarik gabe. SOFTWAREAren funtzionamendua mugatuta edo murriztuta gera daiteke zure konexioaren eta Internet zerbitzuaren gaitasunen, bandaren zabaleraren edo muga teknikoen arabera. Interneterako konexioaren horniketa, kalitate eta segurtasunaren gaineko erantzukizun osoa zerbitzu hori eskaintzen duen hirugarrenarena izango da.

ESPORTAZIOA ETA BESTE ARAUDI BATZUK

Bizi zaren eskualde edo herrialdean aplikagarri diren esportazioari eta birresportazioari buruzko arauak eta murrizketak betetzeko konpromisoa hartzen duzu. Halaber, SOFTWAREA debekatuta dagoen herrialde batera edo aipatutako araudi eta murrizketak errespetatu gabe ez lekualdatzeko (edo lekualdatzea baimentzeko) konpromisoa hartzen duzu.

ARRISKU HANDIKO JARDUERAK

SOFTWAREA ez da hutsik gabekoa eta ez dago diseinatua, fabrikatua edo sortua hutsegiteen aurka babestutako funtzionamendua eskatzen duten ingurune arriskutsuetan online kontrolerako ekipamendu gisa erabiltzeko edo birsaltzeko. Ez da, beraz, instalazio nuklearretan, aireko nabigazio eta komunikazio-sistemetan, aireko zirkulazioa kontrolatzeko sistemetan, zuzeneko hil edo biziko laguntza eskaintzeko ekipamenduetan eta armamentu-sistemetan erabiltzeko. Toki horietan, SOFTWAREAren huts egite batek heriotzak, kalte pertsonalak edo kalte larriak eragin ditzake materialetan edo ingurumenean (“ARRISKU HANDIKO JARDUERAK”). SONY eta HIRUGARREN HORNITZAILE eta haien filialek ez dute inolako berme, betebehar edo baldintzarik bere gain hartzen SOFTWAREA ARRISKU HANDIKO JARDUERETARAKO erabiltzearen egokitasunaren inguruan.

SOFTWAREAREN INGURUKO BERMEEN ESKLUSIOA

Onartzen duzu SOFTWAREn erabilera zeure ardura izango dela eta arriskua ere zeure gain hartuko duzula esklusiboki eta zu zarela egiten duzun erabileraren erantzule. SOFTWAREA “BERE HORRETAN” emango dizugu, bermerik, betebeharrik eta baldintzarik gabe.

SONY-K ETA HIRUGARREN HORNITZAILE GUZTIEK (Klausula honen ondorioetarako SONY eta HIRUGARREN HORNITZAILEAK “SONY” izendatuko ditugu) BERARIAZ ESKLUITZEN DITUZTE BERME, BETEBEHAR ETA BALDINTZA GUZTIAK, BAI BERARIAZKOAK, BAI INPLIZITUAK, ETA HORIEN ARTEAN DIRA, BESTEAK BESTE ETA MUGARIK GABE, MERKATURATZEKO GAITASUNARI, ARAURIK EZ HAUSTEARI ETA HELBURU JAKIN BATI EGOKITZEARI BURUZKO BERME INPLIZITUAK. SONY-K EZ DU BALDINTZARIK ETA ADIERAZPENIK EZ BERMATZEN, EZ EZARTZEN ILDO HAUETAN: (A) SOFTWAREAREN FUNTZIOAK ZURE ESKAKIZUNETARA EGOKITUKO DIRA EDO EGUNERATU EGINGO DIRA, (B) SOFTWAREAK ONDO FUNTZIONATUKO DU, EZ DU AKATSIK IZANGO ETA IZAN LITEZKEEN HUTSEGITEAK ZUZENDU EGINGO DIRA, (C) SOFTWAREAK EZ DU BESTE SOFTWARE, HARDWARE EDO DATURIK KALTETUKO, (D) SOFTWAREAK FUNTZIONATZEKO BEHAR DITUEN SOFTWARE, SAREKO ZERBITZU (INTERNET BARNE) EDO PRODUKTUAK (SOFTWAREARENAK EZ BEZALAKOAK) ERABILGARRI EGONGO DIRA, EDO EZ DUTE ETENIK EDO ALDAKETARIK JASANGO ETA (E), SOFTWAREAREN ERABILERAREN EMAITZAK ERABILTZEARI DAGOKIONEZ, SONYK EZ DU INOLAKO BALDINTZA EDO ADIERAZPENIK BERMATZEN, EZ ETA EZARTZEN ERE ZEHAZTASUNARI, DOITASUNARI, FIDAGARRITASUNARI EDO BESTE EDOZEIN ALDERDIRI BURUZ ERE.

SONYK EDO HARK BAIMENDUTAKO ORDEZKARI BATEK AHOZ EDO IDATZIZ ADIERAZITAKO INFORMAZIOAK EZ DU BERME, BETEBEHAR EDO BALDINTZA GISA BALIORIK IZANGO ETA EZ DA BERME HONEN APLIKAZIO EREMUA INOLA ERE ZABALDUKO. SOFTWAREA AKASTUNA BADA, ZUK HARTUKO DUZU HURA AZTERTZEKO, KONPONTZEKO EDO ZUZENTZEKO EGIN BEHARREKO LANEN KOSTU OSOA. JURISDIKZIO BATZUEK EZ DUTE AUKERARIK EMATEN BERME INPLIZITUAK ESKLUITZEKO, BERAZ, LITEKEENA DA ESKLUSIO HAUEK ZURI APLIKAGARRI EZ IZATEA.

ERANTZUKIZUNAREN MUGA

EZ SONYK, EZ HIRUGARREN HORNITZAILEEK (Klausula honen ondorioetarako, SONY eta HIRUGARREN HORNITZAILEAK “SONY” izendatuko ditugu) EZ DUTE ERANTZUKIZUNIK HARTUKO BERARIAZKO BERME EDO BERME INPLIZITUREN BATEAN ARAU HAUSTEA EGITEAK EKARRITAKO KALTEEN GAIN, EZ ETA KONTRATUA EZ BETETZEAK EDO AXOLAGABEKERIAK SORTUTAKOEN, EDO ERANTZUKIZUN OBJEKTIBOAREN PRINTZIPIOA EDO SOFTWAREAREKIN LOTUTAKO BESTE EDOZEIN PRINTZIPIO JURIDIKO APLIKATUTAKOEKIN LOTUTAKO ERANTZUKIZUNIK ERE. HONAKO HAUEK SARTUKO DIRA MUGARIK GABE: ETEKINAK GALTZEAK, DIRU SARRERAK GALTZEAK, DATUAK GALTZEAK, SOFTWAREAREN ERABILERA EDO LOTUTAKO EDOZEIN HARDWARE GALTZEA, JARDUERARIK GABEKO DENBORA ETA ERABILTZAILEAREN DENBORA. EZ DU ERANTZUKIZUNIK HARTUKO KALTE HORIEK IZATEKO AUKERAZ OHARTARAZTEN DENEAN ERE. NOLANAHI ERE, EULA HONEN XEDAPENETATIK SONYRI EGOTZITAKO ERANTZUKIZUN OSOA PRODUKTUAGATIK ORDAINDUTAKO ZENBATEKORA MUGATUKO DA. JURISDIKZIO BATZUEK EZ DUTE AUKERARIK EMATEN ERATORRITAKO EDO SORTUTAKO KALTEEN GAINERAKO ERANTZUKIZUNA ESKLUITZEKO EDO MUGATZEKO, BERAZ, LEHEN AIPATUTAKO ESKLUSIOA BALITEKE ZURI APLIKAGARRI EZ IZATEA.

DATU EZ PERTSONALAK, KOKAPEN DATUAK ERABILTZEA ETA DATUEN SEGURTASUNA ONARTZEA

Onartzen duzu SONYk eta haren filialek, bazkideek eta eragileek irakurri, eskuratu, besterendu, tratatu eta gorde egin ahal izango dituztela SOFTWAREAren bidez eskuratutako datu jakin batzuk; esaterako, eta mugarik gabe, (i) SOFTWAREAri eta (ii) GAILUArekin eta SOFTWAREArekin interakzioan aritzen diren softwarearen aplikazioei, edukiei eta zure gailuei buruzko datuak. “Informazioa” terminoak honako hauek biltzen ditu, mugarik gabe: (1) zure GAILUAri eta haren osagaiei dagozkion identifikatzaileak, bakarrak; (2) GAILUAren, SOFTWAREAren eta haren osagaien funtzionamendua; (3) honako hauen konfigurazioak: zure GAILUA, SOFTWAREA eta softwarearen aplikazioak, GAILUArekin eta SOFTWAREArekin interakzioan aritzen diren edukiak eta gailu periferikoak; (4) SOFTWAREAren (x) eta softwarearen aplikazioen (y) edukien eta SOFTWAREArekin interakzioan aritzen diren gailu periferikoen funtzioen erabilera eta erabilera-maiztasuna; eta (5) kokapen-datuak, hemen azalduko duguna betez. SONYk eta haren filialek, bazkideek eta eragileek informazioa indarrean den araudia betez erabili eta jakinarazi ahal izango dute haien produktuak eta zerbitzuak hobetzeko, edota zuri produktuak eta zerbitzuak emateko. Erabilera horretan sartzen dira hauek, mugarik gabe: (a) SOFTWAREAren funtzionalitateen kudeaketa; (b) SOFTWAREA hobetzeko, mantentze-lanak egiteko, eguneratzeko bertsio-berritzeko lanak; (c) SONYren eta beste hirugarren batzuen une honetako eta etorkizuneko produktuak eta zerbitzuak hobetzeko, garatzeko eta perfekzionatzeko lanak; (d) SONYk eta beste hirugarren batzuek eskainitako produktuei eta zerbitzuei buruzko informazioaren komunikazioa; (e) aplikagarri diren legeak eta araudiak betetzea; eta (f) eskaintzen diren neurrian, SONYk eta beste hirugarren batzuek tokiko zerbitzuak eskaintzea hemen azalduko duguna betez. Horrez gain, SONYk informazioa bere burua eta hirugarrenak babesteko erabiltzeko eskubidea du legez kanpokoak, delituzkoak edo kaltegarriak diren jokabideen aurrean.

SOFTWAREAren bidez erabilgarri dauden zerbitzu batzuek kokapen-datuak beharko dituzte eta horien artean dago, mugarik gabe, GAILUAren kokapen geografikoa. Onartzen duzu zerbitzu horiek eskaintzeko, SONYk, HIRUGARREN HORNITZAILEEK edo horien bazkideek eskuratu, artxibatu, tratatu eta erabili egin ahal izango dituztela aipatutako kokapen datu horiek eta zerbitzu horiek SONYren edo dagokion hirugarrenaren pribatutasun-politiken araberakoak izango direla Zerbitzu horiek erabiltzearekin, onartu egingo duzu irakurri dituzula zerbitzuei aplikagarri zaizkien pribatutasun-politikak eta onespena ematen duzula jarduera horiek egiteko.

SONYk eta haren filialek, bazkideek eta eragileek ez dute informazioa, nahita, SOFTWAREAren jabea edo erabiltzailea identifikatzeko erabiliko hark jakin edo baimenik eman gabe. Informazioaren erabilera orok SONYren edo dagokion hirugarrenaren pribatutasun-politikak beteko ditu. Eskualde edo herrialde bakoitzeko harremanetarako helbidean kontsultatu ahal izango duzu SONYk une bakoitzean indarrean duen pribatutasun-politika.

Dagokien hirugarrenekin jarri beharko duzu harremanetan datu pertsonalei eta haien software edo zerbitzuetara sartu edo erabiltzen dituzunean ematen duzun gainerako informazioari buruz dituzten pribatutasun-politikak kontsultatzeko.

Informazioa tratatu, gorde edo SONYri, haren filialei edo eragileei besterendu ahal izango zaie eta horiek bizitokia duzun herrialdean ez, beste herrialde batzuetan egongo dira. Herrialde batzuetan datuak eta pribatutasuna babesteko dituzten legeek baliteke zu bizi zaren herrialdeko babes mailaren parekorik ez eskaintzea, beraz, baliteke legez eskubide gutxiago izatea herrialde horietan tratatutako eta gordetako edo horietara besterendutako informazioari dagokionez. SONY ahal duen bide guztietatik saiatuko da informazioa eskuratzeko eta jakinarazteko jarduera baimendu gaberik ez izateko neurri teknikoak eta antolakuntza-neurriak hartzen, baina ez du bermatzen informazio hori bidegabe erabiltzearen arrisku guztiak ezabatuko dituenik.

EGUNERATZE AUTOMATIKOAREN FUNTZIOA

SONYk edo HIRUGARREN HORNITZAILEek SOFTWAREA automatikoki eguneratu edo aldatu ahal izango dute hainbat helburutarako; esaterako, segurtasun-funtzioak hobetzeko, akatsak zuzentzeko eta funtzioak hobetzeko; bai SONYren edo aipatutako hirugarrenen zerbitzariekin interakzioan zauden unean, bai beste edozein unetan. Eguneratze edo aldaketa horietan SOFTWAREAren ezaugarriak edo beste alderdi batzuk ezabatu edo aldatu egin ahal izango dira; besteak beste, erabileran ohikoak dituzun funtzioak. Onartzen duzu SONYk aukeratzen duenean egingo dituela jarduera horiek eta SONYk eskatu ahal izango dizula eguneratze edo aldaketa horiek instalatu edo onartzea, SOFTWAREA erabiltzen jarraitu ahal izateko. Eguneratze/aldaketa guztiak SOFTWAREAren zatitzat hartuko dira eta hala izango dira EULA honen ondorioetarako. EULA hau onartzen, onespena ematen duzu eguneratze/aldaketa hori gauzatzeko.

AKORDIO OSOA, UKO EGITEA ETA BALIOGABETZE PARTZIALA

EULA honek eta SONYren pribatutasun-politikak, une bakoitzean den dokumentu horien bertsioan, zure eta SONYren arteko akordio osoa osatzen dute SOFTWAREAri dagokionez. SONYk EULA honen eskubide edo xedapenen bat ez baliatzea edo ez eskatzea ez da eskubide edo xedapen horri uko egitetzat hartuko. EULA honen xedapenen bat baliogabe edo ez-aplikagarritzat hartzen bada, xedapen hori legeak baimendutako gehieneko neurrian aplikatuko da EULA honen espirituari euste aldera eta gainerako xedapen guztiek indarrean jarraituko dute baldintza guztietan.

APLIKAGARRI DEN LEGEA ETA JURISDIKZIOA

Nazio Batuek Salgaien Nazioarteko Salerosketarako Kontratuei buruz duten hitzarmena ez zaio EULA honi aplikatuko. EULA hau Japoniako legeek arautuko dute, legeen gatazkari buruzko arauetara jo gabe. EULA honetatik eratorritako gatazkak Tokioko (Japonia) Barrutiko Auzitegiaren jurisdikzioaren mende egongo dira eta alderdiak auzitegi horren eraginpean jartzea onartzen dute.

LEGE EKINTZAK

EULA honetan aurkakoa dioten xedapenei kalterik egin gabe, onartzen duzu EULA hau urratu edo betetzen ez baduzu, SONYri kalte konponezina eragingo diozula eta hori ordaintzeko, ez litzatekeela nahikoa izango diruzko kalte-ordain bat. Horren ondorioz, onartzen duzu SONYk eskatu ahal izango dituela egoera horietarako beharrezko edo komenigarri iritzitako neurri judizialak eta kautela-neurriak. Era berean, SONYk behar diren legezko neurri eta neurri teknikoak hartu ahal izango ditu EULA honen urraketarik izan ez dadin eta/edo EULA hau betetzen dela ziurtatzeko eta neurri horien artean egongo da, besteak beste eta mugarik gabe, zuri SOFTWAREAren erabilera berehala etetea, baldin eta SONYk, bere kabuz erabakita, iritzi badio EULA honen arauak hausten ari zarela edo hautsi nahi dituzula. Legezko neurri horiek SONYk ekitate-printzipioei edo kontratuari lotuta, Zuzenbidean izan ditzakeen bestelako lege-ekintzen osagarriak izango dira.

BALIOGABETZEA

Gainerako eskubideei kalterik egin gabe, SONYk EULA hau baliogabetu ahal izango du, baldin eta zuk arau edo baldintzaren bat hausten baduzu. Baliogabetuz gero, zuk: (i) SOFTWAREA erabiltzeari utzi eta haren kopia guztiak suntsitu beharko dituzu; (ii) “Kontuaren gaineko Erantzukizunak” izeneko klausulan jasotako betebeharrak bete beharko dituzu.

ALDATZEA

SONYK ESKUBIDEA DU EULA HONEN ARAUAK ETA BALDINTZAK BERE KABUZ ALDATZEKO, SONYK IZENDATUTAKO WEBGUNEAN OHAR BAT ARGITARATUTA, ZUK EMANDAKO HELBIDE ELEKTRONIKORA JAKINARAZPEN BAT BIDALITA, BERTSIO/EGUNERATZE BERRIAK ESKURATZEN DITUZUN PROZESUAREN BAITAN KOMUNIKATUTA EDO LEGEAK JASOTAKO BESTE MODUREN BATEAN JAKINARAZITA. Aldaketarekin ados ez bazaude, berehala SONYrekin harremanetan jarri beharko duzu kasu bakoitzari dagozkion jarraibideak jasotzeko. Jakinarazpenaren ondorioetarako data igaro ondoren SOFTWAREA erabiltzen jarraitzen baduzu, aldaketa onartu duzula eta hori betetzeko betebeharra hartu duzula ulertuko da.

HIRUGARREN ONURADUNAK

HIRUGARREN HORNITZAILE bakoitza EULA honek SOFTWAREAri buruz dituen xedapenen hirugarren onuraduntzat hartuko da eta, horren ondorioz, EULA betetzeko eskatzeko eskubidea izango du.

KONTUAREN GAINEKO ERANTZUKIZUNAK

GAILUA eskuratu zenuen tokira itzultzen baduzu, saldu edo besterendu egiten baduzu, edo EULA hau baliogabetzen bada, GAILUtik SOFTWAREA desinstalatu eta GAILUAn sortu dituzun kontu guztiak ezabatu beharko dituzu, baita SOFTWAREAren bidez sartu zaren kontuak ere. Zu izango zara SONYn edo beste hirugarren batzuetan dituzun kontuen konfidentzialtasuna zaintzearen erantzule bakarra, baita GAILUA erabiltzeari lotutako erabiltzaile-izenen eta pasahitzen konfidentzialtasuna gordetzearen erantzulea ere.

EULA honi buruzko argibiderik behar baduzu, jo SONYrengana. Horretarako, dagokizun eskualde edo herrialdeko harremanetarako helbidera idatzi beharko duzu.